XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Ene Jauna! Zugan dut itxaropen; bein ere ez naiz lotsagorrituko.

Misericordias Domini in aeternum canntabo: jaunaren errukia bertsotan goratuko dut esan eta berresanaz arindu eta biziagotzen zala.

Ain nekagarri izan zitzaion Medina'ko fundazioan, idazkari zuan Igarategi'tar Maria Amak onela esaten zion: ama, goazen emendik! Gauza onik emen ez diteke egin-da.

Aren erantzuna: Inpernukoa dabil naasketan.

Ez luke ark besterik nai: guzia bertan laga, eta gu emendik joatea.

Ez! Ez!! Auek, gure emengo lana Jaunaren aintza eta iñor asko zeruratzeko izango dan ezaugarriak dira.

Medina'ko fundazio au, Jesus eta Maria'ri zeiñen atsegin izango zaien, etorkizunak erakutsiko du.

Jaunaren arduran ere, ondo sendotua zeukan sinismena: Jesus'en Alabak gera, eta txori egalariak zaintzen dituan Jainkoak berak babestuko gaitu.

Itzaldi askotan auxe esaten zigun: Jaunaren ardurapean etzateko.

Tolosa'ko etxea asteko baimen guziak eskuan zituala, Salamanca'tik onako agindu au artu zuan: Arri bat ere jartzen ez asi!! Eta Ikastetxetik: Lenbaitlen etortzeko dio Ramon jaunak; guk ere orixe nai degu.

Erositakoa saltzeko bideak gaur bertatik egingo ditugu.

Ainbeste naigabe eman digun eta, uzten ez bada, geiago emango dizkigun lan ori, utzi.

Atsekabea atsekabearen gain.

Bañan ezespen eta ekaitz artean bera beti aurrera; kanpotiko eta barruko neke-samiñak igaroaz.

Jaunak nai du, zuen bere ikurritza.

Itz oien aurka jaikitzen ziran gizonen esamesak, utsal baño utsalago ziran arentzat; eta lan gaitzaren aurrean sortu oi-dan bildurrak, arentzat indarrik etzuten.